Umeentzako tailer artistikoak EUSKARAZ 2021 Talleres artísticos en Euskera para niñas y niños
Eta urtea ondo bukatzeko,eta abenduaren 3an izan den Euskararen Eguna ospatzeko, badatoz Umeentzako Tailer artistikoak Euskaraz 2021. Parte hartzera anima zaitezte.
Aurre izen-ematea egiteko , sakatu hemen SOILIK ONLINE/Inscripción previa, SOLO ONLINE en
https://forms.gle/qe2xVoWqjUWsb5p49
Arte eta Ag30eko Tailerrak- Talleres de arte y AG30- CEP/LHI J.B.Zabala-Algorta- STOP PLASTIKOA!!!!!
Pasaden astean, ekainaren 8an eta 10an, Zabala eskolako 1 eta 2.mailako ikasleekin arte eta ingurumen tailerrak burutu genituen, Stop Plastikoa gaia landuz. Oraingoan, itsasoetan plastikoaren erabileraren ondorioei buruz gogoeta egiten ibili ginen, eta itsaso garbi batetan bizi nahi dituzten arrainak sortu zituzten, horma irudi erraldoi bat eginez eskolako pasabidean.
Zabalalan San Martinen! Hezkuntz artistikoaren astea/Semana de la Educación artística . Zabalalan en San Martin
Maiatzaren azkenengo bi aste hauetan, Algortako L.H.I, J.B.Zabala eskolako San Martinen, txikien eskolan, 3 eta 4.mailakoekin egon ginen, Aintzane Ibarlucea hezitzaile plastikoarekin batera, eskolako patioan hainbat esku-hartze artistiko ezberdinak egiten, Zabalalan proiektua, patioari bizitasun berri bat eman nahian. Hasiera batean, lurzoruan animaliak eta jolasak margotzen hasi ginen, gero hormak ere ...oso oso polita!!!!Koloreak eskolara heldu dira!!!!Patioa piztu dugu!!!
Lan bikaina!!!!
Modurik onena aste honetan izan den Hezkuntz artistikoaren astea ospatzeko,umeekin batera!!!
Mila esker Zabala eskola, hainbeste urteetan holako proiektu zoragarriak garatzeko aukera emateagatik, 15 urte!!!!
La mejor manera de celebrar la Semana de la Educación Artística junto a los niños y las niñas!!!
Gracias a la escuela Zabala por seguir dándonos la oportunidad de desarrollar proyectos maravillosos como este durante tantos años, ¡¡¡¡15 años!