ESKULTURA ETA PINTURA Tailerraren argazki gehiago






Hemen daude, 3.,4,5 eta 6.mailak Eskultura eta Pintura tailerrean egindako artelanak, J.B.Zabala Eskolan, Algortan,Aintzane Ibarlucea Aguirre, artista plastikoa


Aqui están los trabajos de los alumnos y alumnas de C.P. J.B.Zabala de Algorta,realizados en el Taller de Escultura y Pintura, con la artista plástica aintzane Ibarlucea

J.B.Zabala Eskola:ESKULTURA eta PINTURA Tailerra umeentzat



2010-11 ikasturtearen zehar, Algortako J.B.Zabala Eskolan Eskultura eta Pintura Tailerra egin dugu, Eskolaz kanpoko ekintzen barruan,.adin ezberdineko umeak egon dira 4 urtetik 12urte bitartera, Aintzane Ibarlucea Aguirre, artista plastikoaren eskutik



.Aurten material ezberdinekin lan egin dugu,kartoizko jostailuak,buztina, papier mache...



Hemen aurkituko duzue, ikasleen artelanak, begiratu!!!



2010-11 Agenda 21eko Tailerrak: ARTEA ETA BIODIBERTSITATEA

EUSKAL HERRIKO BASOA

Aurten ere, Agenda 21eko Tailerrak, arte plastikoaren bitartez landu ditugu, Algortako J.B.Zabala Eskolan eta oraingoan lantzeko gaia , Arte eta Biodibertsitatea izan da.


Horretarako Euskal Herriko baso bat egin dugu, hemen bertan dagoen biodibertsitatea, pixka bat gehiago ezagutzeko.Taldekako lana izan da, zeren eta maila ezberdinen artean lan egin dugu:


Txoriak, 3.mailako ikasleek egin dituzte(okil beltza eta gibelnabarra,birigarroa, zozoa,txantxangorria,txepetxa...)


Zuhaitzak; 4 mailakoek hostoak egin,jarri eta zuhaitzak margoztu(astigarraga,haritza, pagoa,intxaurondoa...) eta 6.mailakoek, zuhaitzen egitura egin zituzten kartoiarekin.


Murala,5.A eta 5.B mailako ikasleek marraztu eta margoztu zuten.


Oso lan polita izan da, eta ikusi nahi baldin baduzue, eskolako liburutegiko sarreran aurkituko duzue Euskal Herriko basoko zatitxo bat


Eskerrik asko, beti bezala, Algortako J.B.Zabala Eskolari holako ekintzan parte hartzeko aukera emateagatik.


Ekintza honen hezitzailea, Aintzane Ibarlucea Aguirre, artista plastikoa izan da