2010-11 Agenda 21eko Tailerrak: ARTEA ETA BIODIBERTSITATEA

EUSKAL HERRIKO BASOA

Aurten ere, Agenda 21eko Tailerrak, arte plastikoaren bitartez landu ditugu, Algortako J.B.Zabala Eskolan eta oraingoan lantzeko gaia , Arte eta Biodibertsitatea izan da.


Horretarako Euskal Herriko baso bat egin dugu, hemen bertan dagoen biodibertsitatea, pixka bat gehiago ezagutzeko.Taldekako lana izan da, zeren eta maila ezberdinen artean lan egin dugu:


Txoriak, 3.mailako ikasleek egin dituzte(okil beltza eta gibelnabarra,birigarroa, zozoa,txantxangorria,txepetxa...)


Zuhaitzak; 4 mailakoek hostoak egin,jarri eta zuhaitzak margoztu(astigarraga,haritza, pagoa,intxaurondoa...) eta 6.mailakoek, zuhaitzen egitura egin zituzten kartoiarekin.


Murala,5.A eta 5.B mailako ikasleek marraztu eta margoztu zuten.


Oso lan polita izan da, eta ikusi nahi baldin baduzue, eskolako liburutegiko sarreran aurkituko duzue Euskal Herriko basoko zatitxo bat


Eskerrik asko, beti bezala, Algortako J.B.Zabala Eskolari holako ekintzan parte hartzeko aukera emateagatik.


Ekintza honen hezitzailea, Aintzane Ibarlucea Aguirre, artista plastikoa izan da




No hay comentarios:

Publicar un comentario